Itxi begiak, lasaitu zure burua
murgildu momentu batez!
Jarri pentsatzen, buruari galdetzen
etorkizuna zein izango den!
Etorkizuna gure esku dago,
itxaropena baldin badaukagu!
Gure gogoak, iraun bitartean
ez da beldurra nagusituko!
Geroa gaur landu behar da,
fruituak bihar ikusteko!
Noizbait egia bihurtuko den
ilusioa lantzen egunero!
Ilusioa lantzen egunero
etorkizuna gure esku dago!
Baina bihotza malkoz betetzen zait
errealitatea ikusi eta gero!
Ametsetan jarraitzen dut
ez dut nahi hemendik bajatu!
Oso gustora sentitzen naiz
mundutik ihes, mundutik urrun!
No hay comentarios:
Publicar un comentario