Hitaz oroi!
PERTSONA BEREZIA ZARELAKO, ZU BESTELAKORIK EZ DAGOELAKO,
ITZELA, ERREPIKA EZINA.
etzazu ahaztu inoz, guk inolaz
ere ez dugu ahaztuko.
Goiz esna zaitez eta esan ozenki
eeeeeeeeeeeeeegunon mundo!!
Begira zaitez ispiluan eta
esaizkiozu egiak zure buruari: Hor zaude, oso osorik, egiteke, BETI EDER.
Energiaz bizi-bete (hartzazu kafe
goxo bat, edo har itzazu bi!)
Zure bizitza zuk zeuz irudikatu (eta
kolorez bete ezazu!), Dantzatu!!, Rock-eatu bizitza!, (elkar) banatu, Etzaitez “aplatanau”,
BAINA DESGERTZEKO TARTEAK ERE HAR ITZAZU.
Plof! Egiten utzi zaitez,
kokoteraino egoten!!
Eta tarteka bizitza hankaz gora eta zurrunbilo txoro
batean izan dezakezula onartu vaina etzaitez ezkutatu.
Zuretzako dituzun momentuak
babestu, irakurri, egon lasai eta silloiaren onura sendagarriak gozatu.
Buruhausteak izerditu, gogoratu
egunik ilunenetan koloreek bere diztirarik ederrenak atera ditzazkeela.
Mantendu ezazu oreka,
ZAINDU ZURE
BURUA!
ZAINDU MAITE DUZUN HORI!
Eta utziguzu zu zaintzen.
Egin amets, ez gelditu inoiz
amets egiten eta amets horiek egi bilakatzeko jarri zaitez martxan.
Bidaiatu (egin mundua zurea),
ilargiarekin hitzegin, Joan bihotz horren atzetik,
ESAIOK!!
Argiz inguratu zaitez eta
elkarbanatu zure bizitza, besarkatu, besarkatu behin eta berriz.
Ireki ateak (eta bihotza) aukera
berri guztiei,
IKUSPUNTUA ALDATU,
defendatu gogoz zure alaitasuna.
Loratu behin eta berriz eta
etzazu ahaztu inoiz
IZUGARRI BALIO DUZULA!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario