Bikote gazte bat hiriko jostailu-denda onenean sartu zan. Bixek, presarik gabe, sabaitik zintzilikatutako apaletan eta mahai gaiñean desordena alaian zeuden koloretako jostailuak ikusi zauriezan. Negar eta barre egiten zaurien papinak, joko elektronikoak, tartak eta pastelak egiteko sukaldetxoekin.
Ez zaurien jakin zein aukeratu, eta dendari atsegin bat gerturatu zakien:
-Begira --esan zuen emakumeak-- guk alaba txiki bat deukou, baina ia egun osoa etxetik kanpo pasetan dogu, eta batzuten, baita gaua ere.
-Gurekin ez dauenean ere alaituko dauen zerbait erosi nahi genioke, bakarrik dauenean ere alaituko dauen zerbait -- gaineratu zuen gizonak --
- Sentiduten dot -- esan zuen dendariak, irribarretsu eta adeitasunez -- Hemen ez dogu saltzen gurasorik
Bruno Ferrero
No hay comentarios:
Publicar un comentario