2012-06-11

Ni neu


Ni neu.
Nire aukerak ikusita helburu argi baina urrunak jartzen dituena.
Neu naiz bakarrik interpretatu, prozesatu eta ondorio okerrak ateratzen dituena.
Nire itzalean ezkutuan geratzeko tentaldia eman diona.
Okerrak egiten ditut, asko gainera.
Pazientzia gutxikoa, eta batzuetan … astuna.
Baina hori ere naiz ni. Oraindik bukatugabea.
Beste batzuk ematen dizkidaten baimenak eman nahi dizkiot nire buruari.
Neure beldurrekin sortu izan dudan kartzela hautsiko dut, sentimenduak kontrolatu nahi dituen harrizko gotorleku hori hautsiko dut.

Ateak ireki eta iragana irten dadin utziko dut, zikinak birziklatu.
Nire ondorio oker batzuen itxi-usainak amets-hauts bihurtzeko behar duten oxigenoa aurkituko du.
Oxidatutako jarrerak koipeztatuko ditut. Aurrera jarraitzen usten ez zizkidaten porrotak onartuko ditut.
Negar egiteko baimena emango diot neure buruari bertan doazen malkoetan mina irteten utzirik.

Bizi nahi dut.
Lotsarik gabe negar egin nahi dut.
Kontrola galdu nahi dut.
Aukeratu egin nahi dut.
Beldurrei aurre egin nahi diet.
Askatasunean bizi nahi dut.
Bihotz zabalik maitatu nahi dut.
Baldintza gabe egon nahi dut.
Kalera irten eta sakon arnastu nahi dut.
Kolore guztiekin margotuko naiz.
Ez diot beldurrik izango sentitutako bakardadeari.

Egunero-egunero ispiluaren aurrean aurkitzen dudanari samurtasunez beteriko irribarre polit bat eskainiko diot.
Goiko hitz guztiak ni neu naizen honi eskainiko dizkiot.
AITZIBER

No hay comentarios:

Publicar un comentario