Honegaz amaitu zan nere "friki" zaletasune... edo ez? (KBP)
Inforreko karrera amaituteko, Karrera Bukaerako Proiektu (KBP) moduen VoIP plataforma bat eitea adostu nauen tutorragaz. Horretarako, VoIP teknologian erabiltzen zien protokolo eta gailuen azterketa ein bier izen nauen eta gero VoIP plataforma hori konfigurau Asterisk eta Kamailio erabiliz.
Egunek, hilleak emon nauzen goiko argazkixen moduen Windows eta Linux munduen sartute; ordenadoreak konfiguretan, makina virtualak iminiten bertan (ordenadore gehau ez nauzelako eskure eukiñ jijiji ta ordenadore kopuru gehixau simulau behar izin nauen sistema eragile desberdiñekin), sareak montetan, probak eiten ... baña azkenean urten zan, funtzionetan zauen!! tutorra harro geratu zen ta ni bebai ^_^
Informatikaria eta ikertzailea
"Software librea" terminoak Linux ekarriko dio gogora jende gehienari, informatikari batzuek Windows-en ordez erabiltzen omen duten sistema eragile arraro hori. Eta egia bada ere software librea Linuxekin hasi zela zabaltzen eta ezagun bihurtzen, gaur egun software librearen mugimendua askoz gehiago da. Hainbeste, non hura gabe mundua ez bailitzateke izango gaur ezagutzen dugun bezalakoa.
Mundu akademiko-unibertsitarioan sortu ziren XX. mendearen hasieran, eta 80ko hamarkadatik aurrera hasi ziren bihurtzen erabilera orokorreko. Bitartean, 50-80ko hamarkaden arteko garai horretan, konputagailuak makina handi eta garestiak ziren, eta unibertsitateetan eta enpresa handietan soilik zeuden. Horientzat egiten zen softwareari dagokionez, ohikoa zen doan eta libreki zabaldu eta banatzea, beste batzuen softwareari ekarpenak egitea... Batetik, mundu akademikoan aurkikuntzak argitaratu eta partekatzea ohitura izan delako beti; bestetik, ordenagailu-ekoizleek ere begi onez ikusten zutelako beren makina garestiak erabilgarriago bihurtzen zituzten programak doan eta erraz eskuratu ahal izatea. Hacker filosofia eta garaia izan zen. Alabaina, 1980an copyright legea softwarera hedatu zen. Eta konputagailuak izaten ari ziren zabalkundea zela eta, softwarea negozio-aukera bihurtu zen, eta software-enpresak sortu ziren, softwarearen kode bitarra edo konpilatua soilik saltzen zutenak, ez iturburu-kodea.
Informaziño gehixau nahi bozue, emon hurrengo link-ari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario