Mostrando entradas con la etiqueta IKT. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta IKT. Mostrar todas las entradas

2012-05-11

Friki zaletasune galdute? ...ez dot uste!!! ^_^

Honegaz amaitu zan nere "friki" zaletasune...  edo ez? (KBP)


Inforreko karrera amaituteko, Karrera Bukaerako Proiektu (KBP) moduen VoIP plataforma bat eitea adostu nauen tutorragaz. Horretarako, VoIP teknologian erabiltzen zien protokolo eta gailuen azterketa ein bier izen nauen eta gero VoIP plataforma hori konfigurau Asterisk eta Kamailio erabiliz.
Egunek, hilleak emon nauzen goiko argazkixen moduen Windows eta Linux munduen sartute; ordenadoreak konfiguretan, makina virtualak iminiten bertan (ordenadore gehau ez nauzelako eskure eukiñ jijiji ta ordenadore kopuru gehixau simulau behar izin nauen sistema eragile desberdiñekin), sareak montetan, probak eiten ... baña azkenean urten zan, funtzionetan zauen!! tutorra harro geratu zen ta ni bebai ^_^ 



Zer die teknologia barrixak?

Teknologixa barrixak erabiltzen dozuz?
Aipatu al dozuz baten batzuk?



Ez dau faltarik eiten expliketea zein dan logotipo bakotza ezta? 
Fijo danak antzeman dozuezela

Tristia da, baña askontzako honik die "teknologixa barrixak" erabiltzia

Hau da gure umeei erakutsi nahi dotzegune? 
Hau da IKT-een erabilpena eitea?

Gure lana izengo da umeak gaitasun digitaletan trebatutea: haur hezkuntzako haurrak, teknologia eta  metodologia hau erabiliz, curriculuma-n agertzen diezan trebeziak lortzen hasiko da, tresna digitalak egoera esanguratsuan erabiltzen ikasiko dute, eta honekin batera alfabetatze digitala martxan jarriko dute. 


Ez dogu nahi holangorik ezta???


2012-05-08

....eta zuek, ze nabigatzaile erabiltzen dozue?? :D


ZonaClic

Irakaslea zaz?
Ordenagailu bidez landu nahi dozuz irakasgaixak?

Erabili JKlik eta sortu izuz, bakarrik edo taldean, zure ikasgaien inguruko aplikazio didaktikoak!!

JKlik, software libreko aplikazio-multzoa da, mota ezberdineko hezkuntza-jarduera multimediak sortzeko balio duena: buru-hausgarriak, elkarketak, testu-ariketak, gurutzegramak, letra-sopak eta abar eta abar.

Java plataformaren gainean garatuta dago eta Windows, Linux, Mac OS X eta Solaris sistema eragileetan funtzionatzen du.

GNU GPL lizentziapean banatzen da.


Jarduerak proiektu batean bil daitezke, ikasleei hainbat jarduera segida batean ordenatuta aurkezteko. Jclik-en aurrekoa Clic izenekoa da. JClic-ek hainbat osagai du: JClic (programa nagusia: jarduerak bistaratu eta exekutatzeko balio du), JClicAuthor (JClic proeiktuak sortzeko programa), JClic reports (JClic proiektuetarako jarduerak egindakoan ikasleek lortutako emaitzak bilduko dituen datu-basea kudeatzea ahalbidetzen duen modulua)


Iturria: ZonaClic


"JKlik proiektuak Klik 3.0 programaren garapena da, 10 urtetik gorako garapena izan duen multimedia aplikazio didaktikoak sortzeko baliabidea. Egitasmo hau, Fransesc Busquets katalanak sortu zuen eta Xarxa Telematica Educativa de Catalunyaren "Zona Clic-etik" ematen zaio zabalpena. Tarte horretan hezitzaile euskaldun askok ere erabili izan dute haur-hezkuntzatik hasi eta bigarren hezkuntzara bitarteko kurrikulumetako prozedurazko hainbat alderditarako jarduerak sortzeko eta itzultzeko.

AZKUE Fundazioak euskarazko JKlik aplikazioak bildu eta zabalduko dituen gunea sortu nahi du sarean. Hau da, Jklikaren inguruko euskal komunitatea eratu nahi du"

PARTE HARTU NAHI?

2012-05-04

Disney pelikuletako andren eboluziñoa

Emakumearen autonomiak hainbat eta hainbat aurrerapauso emon dauz azken urteetan. Nahiz eta emaitzak motelak eta urriak izen, borroka etengabea izen bier da askatasunera heltzeko!!


Honen erakusle, txikitako Disney pelikulak dekoguz.

Hemen itxiten dotzuet eindeko bidexua emakumean papelak zelan eboluzionau dauen ikusi ahal iziteko. Espero dot gustetea

2012-04-24

Software librea, lau frikin kontue baño gehixau

Honegaz amaitu zan nere "friki" zaletasune...  edo ez? (KBP)


Inforreko karrera amaituteko, Karrera Bukaerako Proiektu (KBP) moduen VoIP plataforma bat eitea adostu nauen tutorragaz. Horretarako, VoIP teknologian erabiltzen zien protokolo eta gailuen azterketa ein bier izen nauen eta gero VoIP plataforma hori konfigurau Asterisk eta Kamailio erabiliz.
Egunek, hilleak emon nauzen goiko argazkixen moduen Windows eta Linux munduen sartute; ordenadoreak konfiguretan, makina virtualak iminiten bertan (ordenadore gehau ez nauzelako eskure eukiñ jijiji ta ordenadore kopuru gehixau simulau behar izin nauen sistema eragile desberdiñekin), sareak montetan, probak eiten ... baña azkenean urten zan, funtzionetan zauen!! tutorra harro geratu zen ta ni bebai ^_^ 



Baña badakigu Linux-eri buruz gauzetxuek? 

Informatikaria eta ikertzailea

 "Software librea" terminoak Linux ekarriko dio gogora jende gehienari, informatikari batzuek Windows-en ordez erabiltzen omen duten sistema eragile arraro hori. Eta egia bada ere software librea Linuxekin hasi zela zabaltzen eta ezagun bihurtzen, gaur egun software librearen mugimendua askoz gehiago da. Hainbeste, non hura gabe mundua ez bailitzateke izango gaur ezagutzen dugun bezalakoa.
Mundu akademiko-unibertsitarioan sortu ziren XX. mendearen hasieran, eta 80ko hamarkadatik aurrera hasi ziren bihurtzen erabilera orokorreko. Bitartean, 50-80ko hamarkaden arteko garai horretan, konputagailuak makina handi eta garestiak ziren, eta unibertsitateetan eta enpresa handietan soilik zeuden. Horientzat egiten zen softwareari dagokionez, ohikoa zen doan eta libreki zabaldu eta banatzea, beste batzuen softwareari ekarpenak egitea... Batetik, mundu akademikoan aurkikuntzak argitaratu eta partekatzea ohitura izan delako beti; bestetik, ordenagailu-ekoizleek ere begi onez ikusten zutelako beren makina garestiak erabilgarriago bihurtzen zituzten programak doan eta erraz eskuratu ahal izatea. Hacker filosofia eta garaia izan zen. Alabaina, 1980an copyright legea softwarera hedatu zen. Eta konputagailuak izaten ari ziren zabalkundea zela eta, softwarea negozio-aukera bihurtu zen, eta software-enpresak sortu ziren, softwarearen kode bitarra edo konpilatua soilik saltzen zutenak, ez iturburu-kodea.

 Informaziño gehixau nahi bozue, emon hurrengo link-ari.

2012-04-23

Teknologixa barrixak

Tristia da, baña gazte askok eta askok pasetan daurie eguneko zati handi bet mobilleko pantalleari begire ie eurek bilduteko "whatsapp" mezue mobilletik urten eta lagunengana heldu dan. 
Modu berean pasetan da tuenti/facebook plataformekin; ie bertan idatziteko privaue lagunek irakurri dauen o ez bere azken bisita zein izen dan kotilleetan...... bai, tristea da, baña holan da.

Holango erabilpena emon behar dotzegu teknologixa barrixei?

Orduen, soluziñoa zer da, mobil danak kendutea? teknologixa barrixak alde batera itxitea?

EZ, soluziñoa honik erabilten erakustea da!!!




2012-04-22

Nabigatzaillien burruka!!!

Irudi batek mille hitzek baño gehixau esaten dauelako...... ^_^


Galit Weisberg

2012-04-10

Un día los pupitres floreceran...

Beste formato/estilo baten idazten....
"Un día los pupitres florecerán"

Lo decía FRATO, el pedagogo italiano Francesco Tonucci, allá por los comienzos de los ochenta cuando íbamos a las Escuelas de Verano y, el palabras de García Márquez, "éramos felices e indocumentados", también de en lo pedagógico.
El tiempo ha pasado y diez trienios después, los "brotes verdes" que parecen apuntarse en la economía y en otros territorios, no acaban de verse en las escuelas.
Bien es cierto que a los pupitres de hoy les han salido ordenadores por cada dos alumnos - eso hay que reconocerlo - y, a lo que parece, les van a salir también ordenadores a las mochilas de los chicos de 5º de Primaria y a las aulas les van a florecer pizarras virtuales.
Tal vez sean estos los brotes verdes a los que se refería Tonucci, el querido y admirado FRATO allá por los ochenta.

Ojalá sean estos.

Pero me temo que no y que será necesario trabajar mejor la "tierra" de las aulas, abonarla con más cuidado, estar más pendiente de las plagas, regarla a tiempo y de manera permanente entre todos... "un día los pupitres florecerán".

Ya estamos deseando ver los primeros brotes verdes

¿Cómo educar las emociones?

2012-03-27

Ikastolako Organigrama

Mindomo programa erabiliz, Elorrioko Txintxirri Ikastolako Organigrama gauzatu dot

2012-03-23

"Neuk ezagutzen dut..."

BADUZU ARAZOAK DITUEN LAGUNEN BAT?


Zeuk Esanen 116111 telefonoak nola funtzionatzen duen erakutsi nahi dugu bideo batzuen bitartez, eta uste dugu bideo horietan benetako istorioak kontatzea dela egokiena, zeuei eta zeuen ezagunei gertatzen zaizkien gauzak.

Horretarako, zuen laguntza behar dugu: Gure laguntza jaso lezaketen benetako neska-mutilen egoerak kontatu itzazue "Ezagutzen dut norbait..." horman. Baina, jakina, izenik eman gabe.

Zalantzarik edo galderarik baduzue, "Ezagutzen dut norbait..." horman utzi edo 116111 telefonora deitu dezakezue. Halaber, gurekin harremanetan jarri zaitezkete gure webo orrialdean:

2012-03-20

Argazkie itxuraldatuten 2

Atzerabe imini nez Online Image Editor programeaz probatxuek eiten, ta nahiz eta programeak berak aukera askorik ez emon, behintzet doakoa da (ez dala gutxi dauzen garaixetarako kar kar kar).

Hemen agertan dan muñekoa, Esti irakasleari ein notzen oparitxoa da.


2012-03-15

2012-03-14

2012-03-13

Gadget inspektorea

Nonoz pentsau dozue zergaitiño dekon hori izena?
Ba bai, logika guztiegaz dau iminite! ^_^

Zer die baña gadget-ak? 

Gadget-ak, helburu eta funtzio zehatza duten dispositiboak dira. Orokorrean, teknologia arruntak baino diseinu ingeniosoagoa duten proportzio txikiko gailuak.

2012-03-12

...eta hala bazan edo ez bazan...

Beste ikuspuntu bat...

Hezkuntza - teknologia bikotearen funtzionalitate eta ezaugarriak azaltzen ditu bere ikuspuntuaren arabera. (bideoa ingleses dago, baina erderaz subtitulatua)
Zelan ikusten dozu? 
Ados?