2012-05-08

ZonaClic

Irakaslea zaz?
Ordenagailu bidez landu nahi dozuz irakasgaixak?

Erabili JKlik eta sortu izuz, bakarrik edo taldean, zure ikasgaien inguruko aplikazio didaktikoak!!

JKlik, software libreko aplikazio-multzoa da, mota ezberdineko hezkuntza-jarduera multimediak sortzeko balio duena: buru-hausgarriak, elkarketak, testu-ariketak, gurutzegramak, letra-sopak eta abar eta abar.

Java plataformaren gainean garatuta dago eta Windows, Linux, Mac OS X eta Solaris sistema eragileetan funtzionatzen du.

GNU GPL lizentziapean banatzen da.


Jarduerak proiektu batean bil daitezke, ikasleei hainbat jarduera segida batean ordenatuta aurkezteko. Jclik-en aurrekoa Clic izenekoa da. JClic-ek hainbat osagai du: JClic (programa nagusia: jarduerak bistaratu eta exekutatzeko balio du), JClicAuthor (JClic proeiktuak sortzeko programa), JClic reports (JClic proiektuetarako jarduerak egindakoan ikasleek lortutako emaitzak bilduko dituen datu-basea kudeatzea ahalbidetzen duen modulua)


Iturria: ZonaClic


"JKlik proiektuak Klik 3.0 programaren garapena da, 10 urtetik gorako garapena izan duen multimedia aplikazio didaktikoak sortzeko baliabidea. Egitasmo hau, Fransesc Busquets katalanak sortu zuen eta Xarxa Telematica Educativa de Catalunyaren "Zona Clic-etik" ematen zaio zabalpena. Tarte horretan hezitzaile euskaldun askok ere erabili izan dute haur-hezkuntzatik hasi eta bigarren hezkuntzara bitarteko kurrikulumetako prozedurazko hainbat alderditarako jarduerak sortzeko eta itzultzeko.

AZKUE Fundazioak euskarazko JKlik aplikazioak bildu eta zabalduko dituen gunea sortu nahi du sarean. Hau da, Jklikaren inguruko euskal komunitatea eratu nahi du"

PARTE HARTU NAHI?

No hay comentarios:

Publicar un comentario